XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GABE-GABETASUN honekin ere, jakina, lukainkategi bat atera liteke sen onez ibili ezik, ingelesez ere bezala LESS-LESSNESSekin.

Baina nolanahi den GABETASUN (bere ahizpa GABEKERIAz ere berdintsu esan daiteke nahiz eta honen arloa harena baino askoz meharragoa izan) baliakizun oso emankorra dela aitortu behar.

b) Balio al du GABETASUN honek A aurrizkiaren lehen zerrendako hitzak euskeratzeko? Esaterako: Anodinia Mingabetasun / Ateísmo Jainkogabetasun / Afonia Bozgabetasun / Apirexia Sukargabetasun / Adnamia Indargabetasun / Asexualidad Sexagabetasun / Arritmia Ritmogabetasun / Abulia Gogogabetasun.

Hauzia ez da bat ALA bestea, bata ETA bestea baizik.

Sail honetako hitzak beste gabe hartzeko kondiziodun hitzak dira jeneralean.

Beste hizkuntzei begirada bat ematea besterik ez dago.

Orduan euskeraz bi hitz behar al ditugu gauza bererako?.

Gure ustez ateismo eta jainkogabetasun ez dira inola ere gauza bera, gramatikakeria elkorraren edo garbikeria tentel baten mende eroritako hizkuntzan izan ezik.

Baina irizpide honekin ez al daiteke beste edozein hitzez ere berdin esan?.

Dudarik ere ez bakoitzaren sen kontua dela asko.

Hizkuntzan beste anitz gauzatan bezala, arrazoi guztiek dadukate barrenean beren desarrazoi zati bat.

Hitz arrotz batzu daude duda gabe hartzekoak, beste batzu duda gabe ez hartzekoak eta bitartean sail haundi bat geratzen da dudazkoa.

Esaten ari garenak dudarik gabe hartzekoen artean daude, euskeraz kide egokirik duten ala ez pentsatzen hasi aurretik.

Irizpidea ez da ganera hitz bat hartu ala ez, hitzak atomizaturik ikusiz, tankera honetako hitzak baizik.

Beraz A zerrendako bat edo beste kentzeak edo sartzeak ez du tankera aldatzen irizpidea sendotzen baizik.

d) Gabetasuna adierazteko hitz arrotz bat ez sartzearren hobeto beste baliakizun bat erabiltzen da sarritan.